2018/01/17

Incursed taldeak topatu du gitarra jotzailea

Bizkaiko Incursed bandak, azkenik, gitarra jotzaile berria du. Oier Calvo Jones (Orion Child) izango da Asier Fernandezen hutsunea beteko duena.

Pasa den urrian taldea uztea erabaki zuen Fernandezek, eta ordutik, gitarrista bakarrarekin moldatu dira zuzenekoetan. Horiek horrela, boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Jon Koldo Tera (ahotsa, teklatua), Asier Amo (bateria), Lander Lourido (ahotsa eta gitarra), Mikel Llona (baxua) eta Oier Calvo (ahotsa eta gitarra).

Jones gitarra jotzaileak Elderslied diskoko kantu batean kolaboratu zuen:

Folk metal taldeak iragan irailean argitaratu zuen Amalur laugarren diskoa. Segidan osorik entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak