2018/01/04

Indarberrituta hasi du urtea Ankhar taldeak

Zestoako Ankhar thrash metal bandak hilabeteak eman ditu geldirik taldekideen ikasketa eta lan kontuengatik. 2018a, ordea, gogotsu eta indarberrituta hasi dute. Zuzenekoetara eta estudiora itzuliko dira.

Martxoaren 24an IX. Euskal Metal Fest - Bestial Gaua jaialdian izango dira beste bost talderekin batera: God Dethroned, Holycide, Guilles, Morgue eta Flames At Sunrise.

Iraupen luzeko bigarren diskoa grabatzeko asmoa dutela ere jakinarazi dute. Deshumanizazioa aurreneko diskoa 2016an argitaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak