2024/02/23

Indrid laukoteak 'Dulce Sal' kanta estreinatu du

Barakaldoko Indrid hard rock bandak laster kaleratuko du XIII lan labur berria. Xehetasunak pixkanaka erakusten ari dira. Hala nola, azala, abesti zerrenda eta bi single estreinatu dituzte.

Dulce sal izenekoa da bigarren aurrerapena, eta gaixotasun arraro bat ezagutzera ematea du helburu: fibrosi kistikoa. Letren bideo batekin sareratu dute.

Aurretik, Es Tiempo de Guerra kantaren bideoklipa plazaratu zuten

Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongeren gidaritzapean.

Hona hemen azala eta kanta zerrenda:

01. Sinfonía involutiva (intro)
02. Es tiempo de guerra
03. Dulce sal
04. Extracorporal
05. Sin límites
06. Donde muere el sol

Hurrengo kontzertuak