2023/11/22

Ingravitö taldeak eskertuta esan du agur

Nafarroako Ingravitö rock/metal laukoteak ibilbidea etetea erabaki du. Sare sozialetan plazaraturiko ohar batekin azaldu dituzte arrazoiak. Jarraian irakur dezakezue (euskarara itzulita):

"Lagunak, zenbat denbora daramagun une hau atzeratzen... baina ezin dugu gehiago atzeratu. Agur esateko unea iritsi da. Eta zaila da hori egitea. Adrenalina irakiten daukazunean, ez da horrelakorik pentsatzen. Ez da erraza hitzak aurkitzea.

Urte zoragarriak izan dira. Saiakerak, emozioak, ikasketak, abestiak, nekea, errepidea, pertsona berriak ezagutzea, elkarrizketak, logelak edonon, ospakizunak, biharamunak, zalantzak, desengainua, magia... bizitza hutsa. Egoera puruan. Baina orain gelditzea eta bizitakoa barneratzea dagokigu. Behar dugu. Urteak igaro dira eta bakoitzaren bizitza bestelakoa da, batzuetan bateraezinak horrelako proiektu baten eskakizunarekin.

Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu Ingravitö osatzen duzuen pertsona guztiei, bai agertoki baten gainean, bai gurekin egon eta behar dugun guztian eskua bota zenigutenei. Familia, bikotekideak, lankideak... benetan, zuen arnasa gabe, hau ez zen posible izango. Kontzertuetara etorri zinetenei, nolabait hor egon zinetenei. Ingravitö beti alboan izan duzuen eta hainbeste ikasi dugun gizarte mugimenduei. Agertokia partekatu dugun talde guztiei.

Mila esker. Ez dezazuela inoiz kantu onik falta. Bakoitza pixka bat eramaten dugu. Eskerrik asko!".

Emankorra izan da nafarren diskografia. Guztira, lau disko eta lan labur bat plzaratu dituzte: Diario de un susurro que grita (2014), Desahuciando el miedo (2016), Sentirnos vivos por encima de nuestras posibilidades (2018), Mi nombre (no) se borrará (2020) eta Cartas al Rey (2021).

Azken laneko hiru abestien bideoak aurkeztu zituen taldeak, eta horietako bat ikus dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak