2024/04/14

Inor bueltan da 'Imperatrix Mundi' diskoarekin

Tolosako Inor kide bakarreko bandak Imperatrix Mundi bosgarren lana plazaratu du. Javier Navarro musikariaren proiektua da, eta berak jotzen ditu musika tresna guztiak.

Lau urte pasa dira aurreko diskotik, eta orain arteko bortitzena dela dio gipuzkoarrak: "Garai ilun hauen islada ziurrenik". Heavy metala, muturreko metala eta progresiboa nahasten ditu, besteak beste.

01. Imperatrix Mundi
02. Inperioaren Azken Hatsa
03. Eternitate Itsasoa    
04. Beleak
05. Kamikaze
06. Casus Belli    
07. Infernura
08. Letaginak
09. Coltan
10. 13.12    
11. Epilogo

Osorik entzun dezakezue artistaren Bandcamp atarian:

Horrez gain, Inperioaren Azken Hatsa abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen duela aste batzuk.

Hurrengo kontzertuak