2018/11/15

Irkaia taldeak Altsasuko gazteei eskaini die kantu berria

Lizarrako Irkaia metalcore/elektronika bandak kantu berri bat aurkeztu du, eta kartzelan dauden Altsasuko gazteei eskaini die. Ondorengo mezua jarri dute sare sozialetan kantua eta omenaldia aurkezteko:

"Bi urte pasa dira Irkaia jaio zenetik eta bi urte hauetan Altsasuko gazteen bizitzek botere faxisten eskuetan jarraitzen dute. Ez hori bakarrik, orain, gure herriak haien propaganda zikinaren telebista platoak bilakatu nahi dituzte. Azken egunetan Altsasuko herria jasaten ari den eraso faxisten aurrean, kanta hau behingoz igotzera animatu gara, Lizarrako Sugarra Gaztetxean emandako kontzertuaren bideo batzuekin. Gure omenaldi txikia, estatu faxista honen eragin bortitzak pairatzen ari diren gazte horientzat".

Jarraian entzun dezakezue Hiritar abestia:

Lehendabiziko diskoa iazko uztailean argitaratu zuten eta osorik entzun daiteke sarean.

Hurrengo kontzertuak