2021/05/17

Irkaia taldeak "Ideiekin Liskarretan" lan berriaren aurrerapena aurkeztu du

Lizarrako Irkaia metalcore/elektronika bandak crowfunding bat abiatu du Ideiekin Liskarretan bigarren diskoa argitaratzeko. Aurrerapen gisa, Belaunaldi ederra singlearen bideoklipa estreinatu dute. Aitor Sarria arduratu da soinuaren ekoizpenaz, eta Jon Munarrizek egin ditu animazioak.

Boskoteak ohar bat zabaldu du lan berriaren finantziazioa Itsulapikoa.eus atariaren bidez lortzeko arrazoiak azaltzeko:

"2020ko martxoan gure hurrengo lana izango zenaren ahotsak grabatzen ari ginen denak eztanda egin zuenean. Gertu geneukan amaiera, proiektua finantziatzeko behar genituen kontzertu guztiak lotuta, eta azeleragailua erabat zapaldua. Gure une baxuenak izan ziren talde bezala, baina eskerrak musikaren indarra sakona dela... betierekoa... Orain uhala bularrean estutu dugu berriz ere, eta apustu indartsu bat egitea erabaki dugu.

Gure proposamena crowfunding bat izango da, Itsulapikoa.eus plataformaren eskutik. Zuen laguntzaren truke material berezia lortu dezakezue, merch berria, eta gure azkeneko diska 'Ideiekin Liskarretan' barna, era esklusiboan. Helburu ekonomiko bat finkatu dugu proiektu honetan lan egin duen jende guztiari duintasunez ordaintzeko eta Irkaia aurrera jarraitzeko. Gure jendearekin lan egin dugu beti, eta beraiek merezi dute inork baino gehiago. Gure helburu minimora heltzen ez bagara, proiektua ez da aurrera aterako, lortutako dirua bueltatuko dizuegu, eta Irkaiak arazo larria izango du.

Indartsua da gure apustua, bertigoa ematen du, baina benetazko soinu ekaitza da, hori badakigu. Beraz, gure gonbidapena luzatzen dizuegu Itsulapikoa.eus bisitatzeko, edo behintzat gure mezua partekatzeko, gure oihua entzun dadin. Benetan inportantea da guretzat".

Hurrengo kontzertuak