2025/06/06

Itinerum laukoteak 'Symphony Of Rage' singlea aurreratu du

Gipuzkoako Itinerum gothic metal bandak ekainaren 20an kaleratuko du Resurgence (Demons Records) bigarren diskoa. Sinfonikoagoa eta lirikoagoa izango dela aurreratu dute.

Symphony of Rage hirugarren eta azken aurrerapena aurkeztu dute Jokin Salidok zuzenduriko bideoklip adierazgarri batekin:

Bederatzi abestiko lana Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin, eta Manu Gimenezek (MG Media) egin du azala.

01. The nobodies
02. My serenity
03. Mother of Chaos
04. Till dawn do us apart
05. Inner war
06. Under rain
07. Symphony of Rage
08. Askja
09. Inequality

Bi kolaborazio ditu lan berriak. Batetik, Leire Tejadak abestu du Till dawn do us apart kantan, eta, bestetik, Unai Maestrek gauza bera egin du baina Inequality abestian.

Beste bi aurrerapenak jarraian topatuko dituzue:

Itinerum - My serenity

Itinerum - Inequality

Lau musikari hauek osatzen dute Itinerum taldea: Anne (ahotsa), Fede (gitarra), Jorge (baxua) eta Ruben (bateria).

Hurrengo kontzertuak