2023/01/11

Itinerum taldeak prest du "Dream and Fly" estreinako diskoa

Gipuzkoako Itinerum symphonic metal bandak urtarrilaren 13an argitaratuko du Dream and Fly lehendabiziko lana, Demons Records zigiluaren bidez. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongeren eta Leire Tejadaren gidaritzapean. Azala, berriz, Manuel Jimenez artistak (Leo Jimenez, Lords Of Black, ...) egin du.

01. Intro
02. Eternal Night
03. A New World
04. Storm
05. My Energy
06. Dream and Fly
07. False Words
08. In Our Hearts
09. My Passion
10. You're Not Alone

Lanaren izenburu bera duen abestia entzun dezakezue:

Ruben Conejo (Lined) musikari arrasatearrak sortu zuen Itinerum taldea. 2021. urte hasieran taldekide bila hasi zen, eta Pedro J. Mongerekin jarri zen harremanetan. Hasiera batean, Patxi Luque gitarristaren eta Iker Hervas (Usuales, Lined ohia) baxu jotzailearen laguntza izan zuen. Ondoren, Monica abeslariak bat egin zuen bandarekin, baina gutxira utzi zuen. Orduan, Pedrok Rubeni proposatu zion Leire Tejada abeslariak grabatzea diskoko ahotsak. Grabazioa bukatzean, Nell abeslariarekin topo egin zuten, eta taldearekin bat egin zuen. Gerora, Luquek uztea erabaki zuen, eta haren lekua Matias gitarristak hartu zuen. Jorge Banobre baxu jotzaileak osatzen du laukotea.

Hurrengo kontzertuak