
Gipuzkoako Izan Bai heavy metal taldeak bigarren diskoaren aurrerapena plazaratu du: Erantzunik bortitzena. Lan berria, berriz ere, Zumaiako Ozen estudioan grabatu dute, eta 2027an argitaratuko dute.
Pasa den uztailaren 4an Usurbilen eskainitako kontzertuan estreinatu zuten abesti berria, eta egun hartako irudiekin osatu dute bideoklipa. H Produkzioak arduratu zen irudien grabazioaz eta Oihana Rodriguezek editatu du.
Kontzertu osoaren ikus-entzunezkoa urtea bukatu baino lehen sareratuko dute. Hain zuzen ere, irailaren bukaeran zuzeneko horretan eskainitako Barne borroka eta Izan genuena (Mendeku Itxua) kanten bideoa aurkeztu zuten.
Gogoratu behar da 2025eko urtarrilean Dena galdu baino lehen estreinako diskoa kaleratu zutela.
Izan Bai lau musikari hauek osatzen dute: Ixak Arruti (ahotsa eta gitarra), Ibon Aginaga (gitarra), Urtzi Olaziregi (baxua) eta Martin Larrañaga (bateria).