2020/03/02

Izatefaltsua taldea "Amorru Bizia" diskoa grabatzen ari da

Amurrioko Izatefaltsua metal banda hirugarren diskoa grabatzen ari da. Amorru Bizia izango da izenburua, zazpi abesti izango ditu eta maiatzerako kaleratzea aurreikusten dute. Hain zuzen ere, Burubio Kultur Elkarteko Sustraiak Records estudioetan ari dira abestiak grabatzen Egoitz Palacios zuzeneko teknikariarekin. Nahasketak eta masterizazioa, berriz, Gasteizko Silverstar Studios-etan egingo dituzte Iker Bengoarekin (Childrain).

Zaratak Agindu Dezan! aurreko diskoa 2018an argitaratu zuten, eta jarraian osorik entzun dezakezue.

Hurrengo kontzertuak