Ohikoak dira Euskal Herriko heavy metal taldeetan ematen diren joan-etorriak. Beste hiruk aldaketak iragarri dituzte egunotan.
Bizkaiko Deimocracy groove metal bandak azalberritzen jarraitzen du. Juan baxu jotzaileak izandako istripu batengatik, postua denbora baterako Charlieri utzi dio, taldea sortu zen garaiko kideari. Aurrera begira, bandan geratuko da bestelako musika tresnak jotzeko. Horrela, boskote gisa egingo dute aurrera: Ignacio Palacios (ahotsa, gitarra eta sintetizadores), Aritz Monteiro (gitarra eta ahotsak), Juan Romero (baxua eta ahotsak), Andres Garcia (bateria) eta Charlie (beste musika tresnak). The Inner Fortress hirugarren diskoa argitaratuko dute laster.
Donostiako Dravernue heavy metal taldeak topatu du baxu jotzaile berria. Baita aurkeztu ere. Iñaki Mujika (Meliora, besteak beste) arduratuko da aurrerantzean baxua astintzeaz. Gainerako taldekideak dira Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Eider Bailador (teklatua) eta Ekaitz Acedo (bateria). Orain, prest daude El Fantasma del Delirio lana bere osotasunean zuzenekoetara eramateko.
Donostiako Legacy of the Seas power metal bandak kide baten agurra iragarri du. Juan Pedro Perezek uztea erabaki du, bost urtez taldeko bateria jotzailea izan ondoren. Ordezkorik ez dute topatu, baina abesti berriak lantzen jarraituko dutela adierazi dute.