2025/10/04

Joan-etorriak: Lord Witch, Sinner Rage, Cerebral Effusion

Mugimendurik ez da falta Euskal Herriko heavy metal taldeetan. Hiru bandek jakinarazi dituzten aldaketak topatuko dituzue segidan.

Bergarako Lord Witch power metal taldeak abeslari berria aurkeztu du: Lord Daitxu. Boskotea berrosatuta itzuliko dira zuzenekoetara. 2023ko urrian El Despertar bigarren diskoa argitaratu zuten.

Gasteizko Sinner Rage heavy metal bandak bi aldaketa esanguratsu izan ditu epe laburrean. Iraila hasieran, Antonio Jose Chacon gitarrista berria aurkeztu zuten, Jara Solisek utzitako hutsunea bete duena. Oraingoan, berriz, kantaria da aldatu dutena. Aritz Martinezen lekua Adrian Gonzalezek (Leather Heart ohiak) hartu du. Aurrerantzean, Powerstrike estreinako diskoaren aurkezpen kontzertuekin jarraituko dute.

Ermuako Cerebral Effusion brutal death metal taldeak laukotea egonkortu du Nikhil Talwalkar bateria jotzaile estatubatuarrarekin. Zuzeneko musikaria izatetik, kide finko izatera pasatu da. Beste hiru taldekideak dira Kosme (ahotsa eta baxua), Jabo (gitarra) eta Asier (gitarra). Horrez gain, disko berri bat lantzen ari direla adierazi dute.

Hurrengo kontzertuak