2025/12/30

Joan-etorriak: Our Natural Killer, Nulled, Kimule

Urtea bukatu aurretik, Euskal Herriko hiru metal taldek izan dituzten aldaketak bildu ditugu. 

Uribe Kostako Our Natural Killer metalcore/hardcore banda laukote izatera pasatu da. Tori abeslariak uztea erabaki ostean, Javik hartu zuen abesteko ardura —ezkerritik bigarrena, argazkian—. Bizkaitarrek iazko ekainean kaleratu zuten Something Left To Believe In lehen diskoa.

Gasteizko Nulled metalcore taldeak abenduaren 12an agurtu zuen Iban baxu jotzailea. Urban Rock Concept aretoan eskainitako kontzertua izan zen bere azkena, eta behar den moduan agurtu zuten. Momentuz, ez dute ordezkorik iragarri.

Suhuskuneko Kimule death/groove metal bandak abeslari bakarrarekin egin du aurrera. Duela hilabete batzuk iragarri moduan, Niko eta Pettan kantarien lekua Beñat Lascanok (Hurmurao ohia) hartu du. Lan berria harekin grabatu dute.

Hurrengo kontzertuak