2025/09/08

Joan-etorriak: Sinner Rage, Ad Eternum, All This Chaos

Euskal Herriko hiru heavy metal taldetan eman diren joan-etorrien informazioa bildu dugu.

Gasteizko Sinner Rage heavy metal bandak aldaketa bat izan du gitarristen artean. Jara Solisek (Hunger) uztea erabaki du bere proiektua lehenesteko. Haren hutsunea Antonio Jose Chaconek bete du. Horrela, boskotea berritu dute arabarrek. Pasa den otsailean, Powerstrike estreinako diskoa argitaratu zuten.

Bizkaiko Ad Eternum heavy metal taldeak behin-behineko etenaldia iragarri zuen martxoan. Duela gutxi, ordea, Javier Navarro Patxa abeslariaren eta Sergio Piriz gitarristaren agurra iragarri du. Haien ordezkoen bila dabiltza, aurrera jarraitzeko asmoarekin. Are gehiago, lan berri bat lantzen ari dira gainerako kideak. 

Bizkaiko All This Chaos metal bandak maiatzean berrosatu zuen boskotea. Hector Trece (abeslaria) eta Joxean Zurutuza (gitarrista) kide berriak aurkeztu zituzten. Abuztuan, berriz, beste aldaketa baten berri eman zuten. Euge Duran bateria jotzaileak uztea erabaki zuen, eta Isaac Antonio da haren ordezkoa. Taldea egonkortuta, lan berria plazaratzeko prest daudela adierazi dute.

Hurrengo kontzertuak