2020/08/21

Jousilouli taldearen "Terrorista" diskoa protagonista, Bueltaka saioan

Pasaiako Jousilouli nu metal bandaren Terrorista diskoari buruz aritu dira Hamaika Telebistako Bueltaka telebista saioan. Taldeko hiru kidek parte hartu dute Koldo Otamendik zuzenduriko programan.

Gipuzkoarrek bi disko argitaratu zituzten: Prest (Gor, 2000) eta Terrorista (Gor, 2002). Era berean, euren ibilbidea jasotzen duten Jousilouli 1995-2004 DVD lana plazaratu zuten. 

Pasa den urteko irailean, taula gainera igo ziren kontzertu berezi eta bakarra emateko Matxet Fest! jaialdian, Pasai Donibanen.

Hurrengo kontzertuak