2023/12/10

Juicio Final bandak hamarkada luzeko isilunea hautsiko du

Barakaldoko Juicio Final thrash metal/crossover laukotea taula gainera igoko da 13 urteren ondoren. Santurtziko Kabiefest jaialdian izango da 2024ko ekainaren 7an. Antolatzaileek aitortu dute urte eta erdi behar izan dutela laukotearen baiezkoa lortzeko.

1990eko hamarkada bukaeran elkartu ziren, eta hurrengo urtetan hiru lan plazaratu zituzten: Now (Maketa, 1992), Psychoagony (LP, 1993) eta Karkoma (LP, 1996).

Taldearen bitxikeriak eta bestelakoak ezagutzeko beraien Facebook orria bisitatu dezakezue.

Hurrengo kontzertuak