2019/01/20

Kauce taldeak "Infierno Interior" diskoa argitaratu du

Bilboko Kauce heavy metal bandak Infierno Interior bigarren diskoa atera du, eta martxoaren 9an aurkeztuko dute Mytho aretoan. Hamar kantu ditu lan berriak eta Iker Eskurzaren (Anarko) estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute.

Hemen duzue Jonathan Guerra taldekideak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Infierno Interior
02. Mil Maneras de Morir
03. Sira
04. Estandarte
05. Luna Ensangrentada
06. Accidente
07. Desahuciado
08. Volcan
09. El Ojo del Huracan
10. Mordaza

Lau musikarik osatzen dute banda: Iñaki Baez (ahotsa), Jonathan Guerra (gitarra eta koroak), Andoni Jodra (baxua eta koroak) eta Javier Martinez (bateria).

Hurrengo kontzertuak