2023/08/10

Kernhell aurrera doa boskotea berrituta

Bilboko Kernhell metal taldeak aldaketa batzuk izan ditu azken hilabeteotan. Boskote izatera pasa ondoren, abeslari aldaketa iragarri zuten duela egun batzuk. Aurrerantzean, Alain (Zurkor ohia) izango da kantaria.

Abesti zaharrak lantzen eta berriak konposatzen ari dira. Horrela, abenduan hiru abesti berri grabatuko dituzte, bakoitza hizkuntza desberdin batean: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Kernhell bandak iazko azaroan kaleratu zuen zazpi abesti osaturiko lehen diskoa, eta plataforma digitaletan entzun dezakezue.

Boskote berritua, berriz, ondorengo musikariek osatzen dute: Alain (ahotsa), Alberto (gitarra), Ruben (gitarra(, Galder (baxua) eta Sergio (bateria).

Hurrengo kontzertuak