
Bilboko Kernhell hard rock/metal laukoteak abestiak banan-banan aurkezteko ohitura hartu du. Ametsen itzala da single berria, aurten argitaratu duten lehena eta ez azkena.
Durangoko Brainfall Studios-etan grabatu dute Oier Palomorekin, eta jarraian entzun dezakezue:
Azken urteotan, beste lau kanta solte aurkeztu dituzte, pixkanaka, eta plataforma digitaletan: Eraldaketa, Francopirado, Ride on eta Nunca más.
Lau musikari hauek osatzen dute Kernhell: Alain Uraga (ahotsa), Alberto Arias (gitarra), Galder Abos (baxua eta koroak) eta Sergio Estefania (bateria).