
Bilboko Kernhell hard rock/metal taldeak Arimaren sua single berria plazaratu du, urteko bigarrena. Hau ere, Durangoko Brainfall Studios-etan grabatu dute Oier Palomorekin.
Pasa den hilabetean, berriz, Ametsen itzala estreinatu zuen laukoteak.
Kernhell bandak musikari hauek osatzen dute: Alain Uraga (ahotsa), Alberto Arias (gitarra), Galder Abos (baxua eta koroak) eta Sergio Estefania (bateria).