2022/11/13

Kernhell bandak hilabete bukaeran kaleratuko du lehen diskoa

Bilboko Kernhell heavy/thrash metal taldeak azaroa bukaeran argitaratuko du estreinako diskoa. Zazpi abesti izango ditu, eta horietako batzuk aurreratu dituzte euren plataformetan. Capgrass da berriena.

Aldiz, hauxe izango da lanaren azala:

Banda 2021ean sortu zen eta iazko otsailean hasi ziren kontzertuak ematen. Duela gutxi, Gorka (Iroy ohia) abeslariak bat egin zuen beste hiru musikariekin: Alberto (gitarra), Galder (baxua) eta Sergio (bateria).

Hurrengo kontzertuak