2022/05/15

Kernhell bandak lehen diskoaren bi aurrerapen aurkeztu ditu

Bilboko Kernhell heavy/thrash metal taldeak duela oso gutxi osatu du laukotea, eta aurreneko diskoa grabatzeari ekin diote. Zazpi abesti izango ditu lanak, eta horietako bi aurreratu dituzte. Hona hemen, Pirámides eta Agoniza kantuaren bertsio berria:

Banda 2021ean sortu zen eta iazko otsailean hasi ziren kontzertuak ematen. Duela gutxi, Gorka (Iroy ohia) abeslariak bat egin zuen beste hiru musikariekin: Alberto (gitarrista), Galder (baxua) eta Sergio (bateria).

Hurrengo kontzertuak