2018/02/09

Keziah taldea lehen diskoa grabatzen ari da

Bizkaiko Keziah banda iraupen luzeko lehendabiziko diskoa grabatzen ari da Berangoko Grabasonic estudioetan. Zapi abesti izango ditu, eta guztiak sludge/post metal ildokoak izango dira, nahiz eta stoner eta bestelako atmosfera pisutsuei ere tartea eskainiko dieten. Disko iluna izango dela aurreratu digu laukoteak. Lanaren masterizazioaz Magnus Lindberg (Cult of Luna) ekoizle eta musika ezaguna arduratuko da. Martxoa bukaera edo apirila hasierarako argitaratzeko asmoa dute.

Hilabete honetan eta hurrengoan hainbat kontzertu eskainiko dituzte bizkaitarrek: otsailaren 17an Barakaldoko Mendigo tabernan, martxoaren 9an eta 25ean Portugaleteko Groove aretoan.

Pasa den urteko ekainean The Ocean is not Silent EP laburra atera zuten, eta jarraian osorik entzun ahal duzue:

Hurrengo kontzertuak