2023/04/07

Keziah taldeak 'Disclosure' lana argitaratuko du maiatzean

Bizkaiko Keziah post-metal banda bueltan da Disclosure hirugarren lanarekin. Maiatzaren 5ean kaleratuko dute Hecatombe Records zigiluarekin, eta Koba estudioan grabatu dute Xanperen gidaritzapean.

Lutt Slaughter artista da azalaren egilea, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Owners of Outcry
02. Omniscient Failure
03. Embrace the Fire
04. The Elapse

Boskoteak honela iragarri du EP berria: "Azken urtetan izandako taldekide aldaketen, traben eta lokalean sarturiko esfortzu handiko orduen ondoren, hemen da emaitza".

The Unknown aurreko diskoa 2018ko abenduan argitaratu zuten:

Hurrengo kontzertuak