2018/12/30

Keziah taldeak "The Unknown" diskoa plazaratu du

Bizkaiko Keziah bandak The Unknown lehen disko luzea argitaratu du. Duela urtebete aurreneko EPa aurkeztu zuten, eta orain iritsi da iraupen luzeko lanaren txanda. Berangoko Grabasonic estudioetan grabatu dituzte kantuak. Hain zuzen ere, han aurkeztuko dute zuzenean urtarrilaren 25ean.

Lau kidek osatzen dute taldea eta sludge, doom eta post-metal doinuen arteko musika jorratzen dute. Eraginen artean bost talde eta zutabe dituzte: Black Sabbath, Neurosis, Breach, Cult of Luna eta Entombed. Horien jarraitzaile direnek estimatuko dute bizkaitarren ekarpena. 

Lan berria osorik entzun daiteke Interneten. Batetik, laukotearen Bandcamp atarian, eta bestetik, YouTuben:

Hurrengo kontzertuak