2019/06/09

Khamul taldeak disko-garagardoa aurkeztu du

Burlatako Khamul metalcore taldeak iragarritakoa bete du: euren lan berria edan daiteke. Hain zuzen ere, KhamulBeer disko-garagardoa aurkeztu dute. Garagardoa eskuratzen dutenek QR kode baten bidez deskargatu ahal izango dute disko digitala. 

Formatu berritzailea erabili dute nafarrek zazpi abestiz osaturiko bosgarren diskoa argitaratzeko. Kantuak entzun bitartean, American Pale Ale motako garagardoa edatea gomendatzen dute. Iruñeko K estudioetan grabatu dute diskoa Alberto Porres teknikariaren gidaritzapean. 

Hurrengo kontzertuak