2024/02/22

Kharmia bandak aurki askatuko du basapiztia

Iruñeko Kharmia heavy metal taldeak martxoan argitaratuko du La Bestia lehen diskoa. Zazpi abesti izango ditu, horietako bi bonus track gisa. Azala eta kantu zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Caerás
02. Locuras
03. Calaveras
04. Vientos de tristeza
05. Ghost
06. Quiero volver
07. Despierta

Dagoeneko bi abesti entzungai daude sarean eta plataforma digitaletan:

Kharmia - Vientos de tristeza

Kharmia - Locuras

Aldiz, martxoa erdialdean Caerás kantaren bideoklipa estreinatuko dute, lan osoarekin batera.

Iruñeko Sonograf irudi eta soinu eskolan grabatu zuten diskoa iazko azaroan. Dena dela, Bite Studios-etan osatu zuten grabazioa, eta han bertan nahastu eta masterizatu zuten.

Hurrengo kontzertuak