2021/09/06

Khous bandak kontzertu berezia emango du Totem aretoan

Berriozarko Khous groove metal taldea taula gainera itzuliko da irailaren 23an. Aritz bateria agurtzeko kontzertua emango dute Atarrabiako Totem aretoan. Izan ere, nafarrak bateria jotzaile berri baten bila dabiltza.

Horrez gain, duela bi urte inguru Aberin estudioetan zuzenean grabaturiko kantu baten bideoa aurkeztu dute. Zehazki, Geroaren Haziak (Art Gates Records, 2018) azken laneko Eboluzioan da hautaturiko abestia. Ekoizpena Ekaitz Iriartek eta Sergio Martinek egin dute. Ez da aurkeztuko duten bideo bakarra izango.

Hurrengo kontzertuak