2018/09/20

Khous bandaren itzulera izango da "Geroaren Haziak" diskoa

Berriozarko Khous metalcore taldeak Art Gates Records zigiluarekin sinatu du estudioko hirugarren diskoa argitaratzeko: Geroaren Haziak. Azaroaren 16an aterako dute lan berria. Denbora eman dute itzaletan lanean, eta badirudi gogotsu itzuliko direla.

Taupaden Bidetik (Baga Biga, 2008) eta Loturak (Maldito Records, 2010) diskoak atera ondoren, trilogia bati hasiera eman zioten. Bi EP atera zituzten: Itsukeria (2013) eta Fedea (2014). Hain zuzen, trilogiari eman zioten izena da hirugarren diskoak izango duena. 

Gaur egun lau musikari hauek osatzen dute banda: Iñaki (ahotsa), Hegoi (baxua), Kupi (gitarra) eta Aritz (bateria).

Hurrengo kontzertuak