Donostiako Killwolf heavy metal taldeak maiatzean plazaratuko du Farándula de terror bigarren diskoa. Hain zuzen ere, lana izendatzen duen abestia da aurreneko singlea.
Diskoa Haroko Rock Lab Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute, berriz ere, Dan Diez musikari eta teknikariarekin. Hamar kanta izango ditu, eta azala Juan Ramon Felipek egin du, beste behin ere.
Maiatzaren 24an aurkeztuko dute zuzenean, Lezoko Txerrimuño baserrian, Sabotaje bizkaitarrekin batera.
Killwolf lau musikarik osatzen dute: Jesus (ahotsa eta koroak), David (gitarrak eta koroak), Joseito (baxua eta koroak) eta Urtizar Ig (bateria).