2022/12/24

Killwolf taldearen estreinako diskoa "La Hora del Miedo" izango da

Donostiako Killwolf heavy metal banda La Hora del Miedo lehendabiziko diskoaren xehetasunak ematen hasi da. Ezer baino lehen, Juan Ramon Felipek (Musifota) egindako azala aurkeztu dute:

Haroko Rock Lab Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute lana Dan Diez musikari eta teknikariaren gidaritzapean. Abestien aurrerapen modukoa sare sozialetan jarri zuten.

Killwolf lau musikarik osatzen dute: Jesus (ahotsa eta koroak), David (gitarrak eta koroak), Joseito (baxua eta koroak) eta Urtizar Ig (bateria).

Hurrengo kontzertuak