2023/08/07

Knives taldea abeslari gabe geratu da

Bizkaiko Knives death'n'roll banda laukote gisa geratu da. Peter abeslariak uztea erabaki du arrazoi pertsonalengatik. Taldeak "emandako guztia" eskertu dio eta "onena opa" diote.

Peterrekin kaleratu duten disko bakarra Collapse izan zen, 2021eko otsailean. Hain zuzen ere, hurrengo lanaren grabazio lanetan murgilduta dabiltza.

Une honetan, lau musikari hauek osatzen dute Knives taldea: Endika (gitarra), Asier (bateria), Gorka (baxua) eta Ander (gitarra).

Hurrengo kontzertuak