2023/11/08

Koba Live bi egunekoa izango da 2024an, eta nazioarteko lehen taldea iragarri dute

Abadiñoko Koba Live jaialdiak nobedade esanguratsuak iragarri ditu. Sugaar musika elkarteak jakinarazi duenez, datorren urtean bi egunekoa eta ordainpekoa izango da. Hain zuzen ere, 2024ko ekainaren 21ean eta 22an egingo dute. Hori gutxi balitz, nazioarte mailako lehen taldea aurkeztu dute: Metalium.

Hirugarrenez egingo dute jaialdia, eta hazteko asmoz egingo dute aurrera. Hasiera batean, bi eguneko abonuak 30 euro balio du –gehitu beharreko kudeaketa gastuekin–, eta 10 euro oparituko dituzte jateko eta edateko. Azaroaren 13an jarriko dituzte abonuak salgai, eta eskaintzak azaroaren 30era bitarte iraungo du.

Pasa den ekainean Sugaar musika elkarteko Sergio Correa elkarrizketatu genuen, eta hemen irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak