2024/01/15

Koba Live jaialdiaren kartela osatu dute hamar talderekin

Abadiñoko Koba Live jaialdia hirugarrenez egingo dute ekainaren 21ean eta 22an. Sugaar musika elkarte antolatzaileak hamar taldeko kartela osatu eta iragarri du azken asteotan.

Horietatik lau dira Euskal Herriko heavy metal taldeak:

Diabulus In Musica

Rise To Fall

Alerta

Ad Eternum

Gainerako sei bandak nazioartekoak dira, esanguratsuak tarteko: Dark Tranquillity, Metalium, Crisix, Bloodred Hourglass, SkeleToon eta Dark Embrace.

Emanaldiak Abadiñoko Matiena auzoko eskolan izango dira. Bi eguneko abonua 35 euroren truke eros daiteke Koba Live jaialdiaren webgunean.

Iazko ekainean Sugaar musika elkarteko Sergio Correa elkarrizketatu genuen, eta adierazi zigun pixkanaka hazten jarraitzeko asmoa dute. Osorik irakur dezakezue hemen.

Hurrengo kontzertuak