2024/02/06

Koma bandak 'Dinamítalos' bigarren singlea leherrarazi du

Nafarroako Koma thrash/groove metal laukoteak Una ligera mejoría antes de la muerte lan berriaren bigarren singlea estreinatu du: Dinamítalos. Hamahiru urte luzeren ondoren, martxoan argitaratuko dute itzulerako diskoa.

Jarraian entzun dezakezue abesti berria, eta lanaren azala ere erakutsi dute:

Aldiz, lehen aurrerapena La máquina del tiempo izan zen, eta letren bideo batekin aurkeztu zuten:

Laukote beteranoak disko berriaren kontzertu bira luzea iragarri zuen pasa den urtean, eta ordutik zuzenekoen zerrenda areagotu egin da. Batez ere, Euskal Herrikoa. Horrela, hauek dira momentuz gurean joko dituzten kontzertuak:

  • Apirilak 5, Jimmy Jazz (Gasteiz).
  • Apirilak 6, Jimmy Jazz (Gasteiz). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 18, Zentral (Iruñea).
  • Apirilak 19, Zentral (Iruñea). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 20, Zentral (Iruñea). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 16, Kafe Antzokia (Bilbo).
  • Maiatzak 17, Kafe Antzokia (Bilbo). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 18, Kafe Antzokia (Bilbo). Sarrerak agortuta.

Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.

Hurrengo kontzertuak