2024/01/24

Koma beteranoek denboraren makina erabili dute

Nafarroako Koma thrash/groove metal bandak martxoan plazaratuko du Una ligera mejoría antes de la muerte itzulera diskoa. Hamahiru urte luze igaro dira estudioko aurreko lanetik.

Aurrerapen moduan, La máquina del tiempo abestia estreinatu dute. Jarraian entzun eta ikus dezakezue letren bideoa:

Laukote beteranoak disko berriaren kontzertu bira luzea iragarri zuen pasa den urtean, eta ordutik zuzenekoen zerrenda areagotu egin da. Batez ere, Euskal Herrikoa. Horrela, hauek dira momentuz gurean joko dituzten kontzertuak:

  • Apirilak 5, Jimmy Jazz (Gasteiz).
  • Apirilak 6, Jimmy Jazz (Gasteiz). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 18, Zentral (Iruñea).
  • Apirilak 19, Zentral (Iruñea). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 20, Zentral (Iruñea). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 16, Kafe Antzokia (Bilbo).
  • Maiatzak 17, Kafe Antzokia (Bilbo). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 18, Kafe Antzokia (Bilbo). Sarrerak agortuta.

Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.

Hurrengo kontzertuak