
Iruñeko Koma laukoteak bi urte luze pasatu ditu Una ligera mejoría antes de la muerte diskoa aurkezten. Guztira, 91 kontzertuko bira osatu dute, eta apirilaren 18an Madrilgo La Riviera aretoan eskainitakoa grabatu zuten.
Horren emaitza Enemigos del silencio izeneko zuzeneko diskoan jaso dute. Abenduaren 11n kaleratuko dute digipack formatuan, bi CD eta DVD batekin. Dagoeneko eskura daiteke beraien denda ofizialean.
Azala eta abesti zerrenda luzea jarraian ikus ditzakezue:

CD 1
01. Intro
02. Dinamítalos
03. El catador de vinagre
04. Protestantes
05. El viaje
06. La máquina del tiempo
07. Tío Sam
08. Vaya carrera que llevas chaval
09. Sé dónde vives
10. El pato
11. A ostia limpia
12. Palabras mágicas
13. Por los siglos de los siglos
CD 2
14. Me vacío
15. El muro de Berlín
16. El pobre
17. Imagínatelos cagando
18. La almohada cervical
19. El Marqués de Txorrapelada
20. El sonajero
21. Sakeo
22. Aquí huele como qué han fumao
23. Jack Queen Jack
24. Bienvenidos a Degüelto
25. Intro Mi jefe
26. Mi jefe
27. Txaranga
Aurrerapen moduan, Tio Sam abestiaren zuzenekoa erakutsi dute.
Gogoratu behar da nafarren zuzeneko bigarren lana dela. Lehena, berriz, 2001ean plazaratu zuten Molestando a los vecinos izenburupean. Kontzertu hura Bilboko Kafe Antzokian grabatu zuten.
Enemigos del silencio zuzeneko disko berria dela eta, 2027rako beste kontzertu bira bat iragarri dute. Otsailetik aurrera hasiko dira emanaldiekin, eta, momentuz, hiru dira Euskal Herrian eskainiko dituztenak: