2023/09/20

Koma bueltan da 'Una ligera mejoría antes de la muerte' diskoarekin

Nafarroako Koma taldea 2024ko udaberrian itzuliko da agertokietara disko berri batekin: Una ligera mejoría antes de la muerte. Hain zuzen ere, hamahiru urte luze pasa dira La Maldición Divina estudioko azken diskoa argitaratu zutenetik.

Iragarri dituzten lehen kontzertuen artetik hiru dira Euskal Herrian emango dituztenak. Apirilaren 6an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko dira, apirilaren 19an Iruñeko Zentral aretoan eta maiatzaren 18an Bilboko Kafe Antzokian.

2018an La Fiera Nunca Duerme (Maldito Records) bilduma plazaratu zuten aurreko kontzertu bira aurrera eramateko.

La Almohada Cervical abesti bihurriaren bideoklipa da orain arteko azken diskoan jaso zutenetako bat.

Hurrengo kontzertuak