2018/09/23

Koma: "La Fiera Nunca Duerme" bilduma aterako dute urrian

Nafarroako Koma taldeak La Fiera Nunca Duerme bilduma argitaratuko du urriaren 26an, Maldito Records zigiluaren bidez. Sakeo diskoan sartu zuten abestiaren izenburua hartu dute itzulerako kontzertu birarako, eta baita ere bildumarako.

Laukoteak adierazi du beraien ibilbideko 15 kantu birgrabatu dituztela. Hortaz, ez da bilduma arrunt bat izango. Kantu ezagunak eta ez horren ezagunak direla gaineratu dute, zeintzuk diren argitu gabe. Aldiz, Guillem Boschek egindako azala aurkeztu dute.

Urriaren 31n abiatuko dute La Fiera Nunca Duerme kontzertu bira, eta Euskal Herrian hainbat zuzeneko eskainiko dituzte:

  • Urriak 31. Kafe Antzokia (Bilbo)
  • Azaroak 2. Kafe Antzokia (Bilbo) Sarrerak agortuta
  • Azaroak 3. Kafe Antzokia (Bilbo) Sarrerak agortuta
  • Abenduak 27. Zentral antzokia (Iruñea) Sarrerak agortuta
  • Abenduak 28. Zentral antzokia (Iruñea) Sarrerak agortuta
  • Abenduak 30. Zentral antzokia (Iruñea)
  • Martxoak 23. Jimmy Jazz aretoa (Gasteiz)

Elkarrizketa batean baieztatu dute estudioko zortzigarren diskoa aterako asmoa dutela. 

Hurrengo kontzertuak