2018/02/26

Koma nafarrak taula gainera itzuliko dira

Sei urteko etenaren ondoren, Koma nafarrak bueltan dira. Zortzi disko argitaratuta –estudioko zazpi eta zuzeneko bat–, 2012an ibilbideari bukaera ematea erabaki zuten. Ordea, lau musikariek elkarrekin jotzeko duten gogoak bultzatuta kontzertu bira bati hasiera emango diote azaroan.

La fiera nunca duerme izena jarri diote birari, eta Bilboko Kafe Antzokian abiatuko da azaroaren 3an. Euskal Herriko kontzertuei dagokienez, Iruñeko Zentral antzokian joko dute abenduaren 28an. Ez dira bakarrak izango, eta aurrerago data berriak iragarriko dituzte. Sarrerak www.blackizar.com webgunean eskuratu daitezke.

Brigi Duque (ahotsa eta gitarra), Rafa Redin (baxua), Natxo Zabala (gitarra) eta Juan Carlos Aizpun (bateria) laukotea berriz ere taula gainean ariko dira beraien ibilbideko kantuak eskaintzeko.

La maldicion divina azken diskoa 2011n argitaratu zuten, eta bertan topatuko duzue La almohada cervical abestia.

Hurrengo kontzertuak