
Iruñeko Koma banda beteranoak abenduaren 11n plazaratuko du Enemigos del silencio zuzeneko disko bikoitza. Apirilaren 18an Madrilgo La Riviera aretoan eskainitako kontzertua du oinarri.
Hain zuzen ere, Una ligera mejoría antes de la muerte estudioko azken lanaren zuzeneko bira luzea —91 kontzertu— egin du laukoteak, eta horietako bat grabatzea erabaki zuten.
27 abestiko errepertorioa du zuzenekoak, eta dagoeneko bi aurrerapen erakutsi dituzte. Protestantes kantaren zuzenekoa da bigarrena.
Aurretik, Tio Sam klasikoaren zuzeneko bideoa estreinatu zuten.
Digipack formatuan argitaratuko dute, bi CD eta DVD batekin. Dagoeneko eskura daiteke beraien denda ofizialean. Azala eta abesti zerrenda, berriz, jarraian ikus ditzakezue:

CD 1
01. Intro
02. Dinamítalos
03. El catador de vinagre
04. Protestantes
05. El viaje
06. La máquina del tiempo
07. Tío Sam
08. Vaya carrera que llevas chaval
09. Sé dónde vives
10. El pato
11. A ostia limpia
12. Palabras mágicas
13. Por los siglos de los siglos
CD 2
14. Me vacío
15. El muro de Berlín
16. El pobre
17. Imagínatelos cagando
18. La almohada cervical
19. El Marqués de Txorrapelada
20. El sonajero
21. Sakeo
22. Aquí huele como qué han fumao
23. Jack Queen Jack
24. Bienvenidos a Degüelto
25. Intro Mi jefe
26. Mi jefe
27. Txaranga
Gogoratu behar da nafarren zuzeneko bigarren lana dela. Lehena, berriz, 2001ean plazaratu zuten Molestando a los vecinos izenburupean. Kontzertu hura Bilboko Kafe Antzokian grabatu zuten.
Enemigos del silencio zuzeneko disko berria dela eta, 2027rako beste kontzertu bira bat iragarri dute. Otsailetik aurrera hasiko dira emanaldiekin, eta, momentuz, hiru dira Euskal Herrian eskainiko dituztenak: