Mutrikuko Kraussk! bandak bere azken kontzertua eskainiko du apirilaren 20an beraien herriko gaztetxean. Üther taldearekin batera ariko dira zuzenean. Sare sozialen bidez eman dute albistea:
Azkenian aiau zaku agur esateko momentua. Urtiak aurrea jun ahala bakoitzak bere bizitzia eitxeu, eta gero eta zailo ein zaku taldiai nahiko giñukeen martxia ematia (lehentasunak, motibaziua, ezbeharrak…); horrenbestez, gure ibilbidia hemen bukatzia erabaki deu. Ezin gea jun bederatzi urteko ibilbide hontan onduan izan ditxugun danei eskerrak eman gabe. Espero deu apirilan 20xan Mutrikuko gaztetxian emango deun kontzertuan danok batzia. Eztakau musikia uzteko asmoik; beraz, taula gainian eo behian, kontzertutan ikusiko gea!
Kraussk! metal taldea 2009an sortu zen. Urtebetera kontzertuak ematen hasi ziren, eta Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu zituzten. 2011ko abenduan lehen maketa atera zuten, eta bi urtez kontzertuak ematen ibili ondoren Game Over abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Denboraldi bat itzalean ibili ondoren, 2014ko ekainean, Gudaberria lehendabiziko diskoa argitaratu zuten. Mutrikuko AME estudioetan grabatu zuen Axular Arizmendirekin. Zuzenekoen bidez aurkezteko aukera izan zuten, eta Herriko Burdina webguneak antolaturiko kontzertu batean parte hartu zuten 2015eko urtarrilaren 31n. The Descent eta NoDrama bizkaitarrekin batera aritu ziren Donostiako Doka antzokian. Gerora, taldean joan-etorriak izan zituzten eta aspalditik geldirik zeuden. Azkenik, uztea erabaki dute.