
Donostiako Krifis bandak Anabasis estreinako diskoarekin aurkeztuko du bere burua. Zazpi abestiko lana ordu gutxi barru egongo da entzungai plataformetan eta beraien Bandcamp atarian.
Andoaingo Garate estudioetan grabatu dute Martxel Arkarazoren gidaritzapean. Azalaren diseinuaz, berriz, Sutxart artista arduratu da.

01. Samsara
02. Enbata
03. Ubar
04. Space Coyote
05. Anhedonia
06. Katabasis
07. Anabasis
Krifis 2024an sortu zuten lau musikari hauek: Iñigo Larrunbide (gitarra), Martin Grao (gitarra), Mikel Vergara (baxua) eta Rafa Blanco (bateria). Haien hitzetan, riff indartsuak, erritmo aldaketak eta kontraste handiko dinamikak topa daitezke beraien kantetan. Aurreneko diskoari dagokionez, rock eta metal progresibo zein alternatiboa lantzen dutela diote, stonerraren eta punkaren zertzeladekin. "Bizitzaren argi eta itzalen kontrasteak islatzen ditugu, entzulea haren barne-munduan zehar bidaiatzera gonbidatuz", adierazi dute.