2023/09/15

Kruddö bikoteak lan berriaren xehetasunak eta single berri bat aurkeztu ditu

Bizkaiko Kruddö rock/metal bandak urriaren 2an plazaratuko du Nintzen bigarren lan laburra. Iñigo Eskauriazarekin grabatu dute El Submarino Records estudioan, eta Victor Garciak masterizatu du Bartzelonako Ultramarinos estudioan.

Sei abesti izango ditu EP berriak, eta Iker Ruiz artistak egin du azala.

01. Basajaun
02. Artax
03. Deadpool
04. Caissa
05. Nintzen
06. Kalean uso, etxean otso (St.Pauli)

Era berean, Deadpool bigarren aurrerapenaren bideoklipa estreinatu dute. Iñigo Achak eta Iker Bengoetxeak grabatu dute, eta Txaber Miravalles taldekidea arduratu da ekoizpenaz.

Aurretik, Caissa abestiaren bideoklipa kaleratu zuten.

Kruddö banda 2021ean sortu zuten Jon Ander Santa (Cäctus) eta Txaber Miravalles (Niketz) musikariek. Stoner eta metal melodikoa nahastera ausartu ziren bikote moduan. Ez dute beldurrik doinu eta estilo berriak jorratzeko. Beraien hitzak, berriz, komiki, film, telesail, mitologia eta literaturan oinarrituta daude, betiere gizartean ematen diren arazoetan eta konplexutasunetan konpromiso bat hartuta. 2021ean Iluntasunetik Argira lehen lan laburra kaleratu zuten.

Hurrengo kontzertuak