2023/06/18

Kruddö bikoteak 'Nintzen' lan berriaren lehen singlea estreinatu du

Bizkaiko Kruddö rock/metal taldeak Caissa abesti berria aurkeztu du. Nintzen bigarren lanaren aurrerapena da, eta udazkenean argitaratzea aurreikusten dute. Jarraian, Joseba D. jaunak egindako bideoklipa ikus dezakezue:

Sei kanta izango ditu disko berriak, eta El Submarino Records estudioan grabatu dute Iñigo Escauriazagarekin. Masterizazioa, berriz, Victor Garciak egin du Bartzelonako Ultramarinos estudio ezagunetan.

Bikoteak ondorengoa adierazi du: "Abestiak euren artean izaera ezberdinekoak dira, kutsu argia duten kantetatik, kutsu ilunago bat lortuz diskoak aurrera egin ahala. Erritmo astunak eta arinak neurri berdinetan topa ditzakegu lan honetan".

Kruddö banda 2021ean sortu zuten Jon Ander Santa (Cäctus) eta Txaber Miravalles (Niketz) musikariek. Stoner eta metal melodikoa nahastera ausartu ziren bikote moduan. Ez dute beldurrik doinu eta estilo berriak jorratzeko. Beraien hitzak, berriz, komiki, film, telesail, mitologia eta literaturan oinarrituta daude, betiere gizartean ematen diren arazoetan eta konplexutasunetan konpromiso bat hartuta. 2021ean Iluntasunetik Argira lehen lan laburra kaleratu zuten.

Hauxe da aurreko EPko abestietako bat:

Hurrengo kontzertuak