2024/04/05

Kruddö taldeak 'Kalean uso, etxean otso' abestiaren bideoklipa estreinatu du

Bizkaiko Kruddö stoner metal bikoteak esaera zaharrak gustuko ditu. Horren eredu, iaz kaleratu zuten Nintzen bigarren lan laburreko abestietako bat: Kalean uso, etxean otso.

Hain zuzen ere, kanta horren bideoklipa aurkeztu dute. Urlik taldeko Andoni Santiagok kolaboratu du.

Sei abestiko lana Iñigo Eskauriazarekin grabatu zuten El Submarino Records estudioan, eta Victor Garciak masterizatu zuen Bartzelonako Ultramarinos estudioan.

01. Basajaun
02. Artax
03. Deadpool
04. Caissa
05. Nintzen
06. Kalean uso, etxean otso (St.Pauli)

Beste bi abestiren bideoklipak ere ikus ditzakezue:

Kruddö - Deadpool

Kruddö - Caissa

Kruddö banda 2021ean sortu zuten Jon Ander Santa (Cäctus) eta Txaber Miravalles (Niketz) musikariek. Stoner eta metal melodikoa nahastera ausartu ziren bikote moduan. Ez dute beldurrik doinu eta estilo berriak jorratzeko. Beraien hitzak, berriz, komiki, film, telesail, mitologia eta literaturan oinarrituta daude, betiere gizartean ematen diren arazoetan eta konplexutasunetan konpromiso bat hartuta. 2021ean Iluntasunetik Argira lehen lan laburra kaleratu zuten.

Hurrengo kontzertuak