2018/11/28

Kudai banda agurraren atarian dago

Gipuzkoako Kudai taldeak kontzertu garrantzitsua eskainiko du larunbatean, Donostiako VII. Altzatarock jaialdian. Banda zuzenean ikusteko azken aukera izango da, ziurrenik. Mendeku Itxua eta EtsaiakEroak taldeekin batera ariko dira zuzenean, Larratxo kultur etxean.

2002an sortu zen Kudai taldea. Metal industriala euskaraz jorratzeko asmoarekin abiatu ziren, eta hasieran harrera ona izan zuten. Batez ere, Ni Naiz kantu eta bideoklipari esker. 

Ordutik, taldekide aldaketa ugari izan dituzte eta Borja Fernandez Bortx gitarra zein konposatzailea da hasieratik iraun duen bakarra. Beraien ibilbidean bost disko argitaratu dituzte: Hutsa (Oihuka, 2004), Arima Eroslea (2006), Shah Mat (Orots, 2009), Harezko Dorreak (2013) eta VII (2015). Hain zuzen ere, azken lanaren disko kritika irakurri ahal duzue webgunean.

Gipuzkoarren disko guztiak beraien Bandcamp atarian entzun daitezke. Hona hemen, atera duten azken lana:

Hurrengo kontzertuak