2023/01/13

Lampr3a bandak "Evoke" lehen singlea estreinatu du

Gipuzkoako Lampr3a prog metal talde instrumentalak martxoaren 31n kaleratuko du ESnSE estreinako diskoa, Art Gates Records zigiluaren bidez. Zortzi abesti izango ditu, eta aurrerapen moduan Evoke izenekoa aurkeztu dute bideoklip eder batekin.

Lanaren azala, berriz, Julen Cristti artistak egin du, eta jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Magla
02. Rocd
03. Evolve
04. KəMFəRT
05. XXIV // VII
06. Koe
07. Evoke
08. ESnSE

Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan grabatu zuten lana, eta Sebastian Sendon arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz. Hirukoak honela aurkeztu du diskoa: "Sentipenetan, sentimenduetan eta bizitzako prozesuan sortzen diren albo-kalteetan oinarritutako lan kontzeptuala da. Fase ezberdinetan zatitzen da, hasieratik bukaeraraino. Bakoitza kolore eta ehundura ezberdinez irudikatua. Gure alderdi intimoena azaltzen dugu bertan, gure bizipenak, gure beldurrak... azken batean, gizaki gisa dugun bizitza. Ez dugu inoiz ahaztu behar bizitzak dakarrenaren aurrean, denok dugula haur bat gure barrenean".

Lanean hainbat musikarik kolaboratu dute: Angel Vivaldi, Frank Huncho, Adhara Ausserladscheider, Eöl, Stephen Taranto eta Jørgen Munkeby.

Lampr3a, berriz, hiru musikari hauek osatzen dute: Borja Mintegiaga (gitarra), J. I. Izagirre (baxua) eta Mikel Gomez (bateria).

Hurrengo kontzertuak