2021/02/08

Lampr3a hirukoa lan berria grabatzen hasi da

Gipuzkoako Lampr3a prog metal taldea Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan dago. Dagoeneko lan berria grabatzen ari dira Sebastian Sendon eta Adam Nolly Getgood (Periphery) ekoizleen gidaritzapean.

Sare sozialen bidez eman dute albistea, eta atzerapen zein oztopo hainbaten ostean, hirukoa "ametsa egia bihurtzeko" bidean da. Grabazioaren eta lan berriaren inguruko xehetasunak aurrerago emango dituzte.

Borja Mintegiaga (gitarra), J. I. Izagirre (baxua) eta Mikel Gomez (bateria) musikariek osatzen dute banda. 2017an Neurocoalescence estreinako EPa argitaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak